XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez gaitu Le Penek harritu

Frantzialdean izen diren hauteskundeetan izugarria izan da eskuma faxistak izan duen gorakada.

Azterlari politiko gehientsuenak fenomenoaren azalean geratu izan dira halako gertaereei ekitean.

Faxismoaren gorakadak sustrai sakonak ditu Frantzian.

Arrazakeriak sekulako arrakasta lortu du krisialdian, kanpotiko langileei leporatzea beronen errua errezena izan bait da txobinismo berba bera ere asmatu zen lurrraldeetan.

Eguneroko prentsan agertu ohi dira krimen arrazista lazgarrienak Frantzialdean.

Ezkerrak ez du garaiz erantzuten jakin.

Aspaldion eratu diren kale ekintzak ez dira arrazakeria eta faxismoaren gorataldi indartsuari frenoa jartzeko gai izan.

Hara hor ondorioak eta ezkerraren errespontsabilitateak.